XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kometak eta sateliteak

Kometak eguzkiaren inguruko bira-periodoa oso handia duten gorputz zerutarrak dira, euren orbitak eguzki-sistemaren zona urrunenak hartzen dituztelarik.

Hurbildu eta Eguzkitik gertu pasatzean, milaka kilometrotako isats luzea uzten dute atzean, eguzkiaren beroak gas bihurtutako partikulek osatua.

Planeta guztiek, Merkuriok eta Artizarrak salbu, sateliteak dituzte, euren inguruan biraka dabiltzan gorputz zerutarrak.

Lurrak bat besterik ez du: Ilargia; Martitzek bi ditu: Febos eta Deimos, e. a.

Planeten taulan beste planeten satelite kopurua kontsulta dezakezu.

Saturnok gainera eraztunak ditu, ezin konta ahala asteroidez osatuak.

Azkenaldi honetan antzerako eraztunak deskubritu dira Jupiter eta Urano planetetan.

Satelite artifizialak

1957. eko urriak 4. Errusiak Lurreko lehenengo satelite artifiziala orbitan jarri zuen, Sputnik I.a alegia.

Orbitan jarri zuten lehen astronauta Yuri Gagarin sobietarra izan zen, 1961.eko apirilaren 12an.

Zortzi urte beranduago, 1969.ko uztailaren 16an, Neil A. Amstrong astronauta iparramerikarra Apolo XI ontzia pilotatzen abiatu zen beste bi lagunekin, eta uztailaren 20an ilargiratu zen.

Milioika pertsonak segitu zuten harrituta telebistaz lehen gizakiaren ibilera geldoa ilargi mitikoaren zolu hautsez betearen gainean.

Bidaia honen ondoren beste batzu etorri ziren, eta laster ilargiko joan-etorria ia-ia ohizko bihurtu zen.

Beste elkartze garrantzitsua espazioan 1975.eko uztailaren 15ean gertatu zen, Apolo eta Soyuz espaziuntzi bik, lehen aldiz, bat egin eta bi taldeek agurrak eta opariak trukatu zituztenean.

Une hauetan, ehundaka satelite dabiltza lurrari biraka eginkizun zehatzez: batzu meteorologikoak dira; beste batzu, telekomunikazioetakoak; beste batzuk Lurra esploratzen dute... eta bitartean gizonak lanean jarraitzen du auzoko planeta batera salto egiteko, Martitzera edo.

Bista gure satelitetik / Kosmoaren bista Ilargitik.